Su txikiarekin baina ohiko ospakizunarekin egingo da Udate Gaua Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 23a

Bizi dugun egoera aintzat hartuta, gaur gauean, su txikiarekin ospatuko da Udate Gaua. Dantzak eta ohiko ospakizunak egin, eta, umeek gainetik salto egiteko besteko su txikia piztuko dute Plaza Barrixan. Antolatzaileek uste dute, modu horrek aukera ematen duela herritarren osasuna eta segurtasuna bermatu eta tradiziozko ospakizuna egiteko. 22:30ean hasiko da. 

Gaur, 22:30ean, musikarekin eta dantzarekin hasiko da Udate Gaueko ospakizuna, Plaza Berrixan izango baitira txistulariak, txalapartariak, bertsolariak eta abesbatzako kideak nork bere aletxoa jartzen udari ongi-etorria egiteko ohiturazko festan.

Haien saioen ondoren, su txikia piztuko da, Agurra egingo diote dantzariek eta baita sorgin dantza ere; segidan, hitz magikoak esan, txar denak sutara bota eta suaren gainetik salto egiten hasi baino lehen, edabe magikoa partituko dute bertaratutakoen artean.

Udate gauaren aurretik, berriz, 19:00etatik 22:00ak arte, ikasbidaiako ikasleek eta gurasoek jan-edana erosteko aukera emango dute.