Herri bazkaria 15:00etan izango da, eskolako frontoian. Bizimina elkartekoek ipiniko dute menua: entsalada, haragi-paella edo beganoa, edaria, postrea eta kafea.
Bestalde, bazkariaren aurretik eta ondoren, bestelako ekimenak izango dira: 13:00etan, Mendotz eta Bizkairekin triki-poteoa; eta bazkalostean, 25. urteurreneko ekitaldia. Hura amaitutakoan, berriz, musika izango da, Kafe Du Pont taldearen eta DJ Mutil Haundiren eskutik; eta, azkenik, barru txapelketa jokatuko dute.