Zapatu goizean bigarren eskuko azoka egingo dute Soraluzen Palestinako familiei laguntzeko

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko ekainaren 25a

Bigarren eskuko azoka 2024ko abenduan.

Zapatu goizean, bigarren eskuko azoka egingo dute Plaza Berrian eta bertan, salgai ipiniko dituzte bigarren eskuko arropak, zapatak eta umeentzako jolasak.

Duela hilabete batzuk Osintxun egin zuten moduan, batzen den dirua Palestinara bideratuko dute, zehazki, De Gaza al Mundo proiektura. Antolatzaileek azaldu dutenez, "proiektu solidarioa da eta gaur egun 35 familia sostengatzen ditu Gazan, guztira 300 bat pertsona. Bidalitako dirua oinarrizko beharrizanak asetzeko erabiliko dute".  

Azoka herritar talde batek antolatu du eta goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da zabalik. Antolatzaileek dei egin diete plazentziatar guztiei azokara hurbildu eta produkturen bat eros dezaten.