Udate Gau betea Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 24a

Atzo, Udate Gau betea izan zen Soraluzen. Txalaparta, adarra, irrintziak, musika, konjurua, kantua, bertsoak, Aker eta dantza. Denetik izan zuen plazaren erdian piztu zen suak bere inguruan. Urteko gaurik motzena suaren gainetik salto eginez agurtu zuten askok.