Soraluze Futbol Taldeak urteko batzar nagusia egingo du datorren astean

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 25a

Sorako hainbat kide iazko batzar orokorrean.

Datorren eguenean, uztailaren 2an urteko batzar nagusia egingo du Soraluze Futbol Taldeak. Tolarekua aretoan egin dute hitzordua eta bertaratzeko deia egin dute. 19:00etan da bigarren deialdia, beraz, orduantxe hasiko da. 

Gai zerrendan ohikoak dituzte aurreikusita: kirol kontuak, diru kontuak eta kezkak eta galderak.

Edozein modutan, datorren denboraldia berezia izango da herriko futbol taldearendako. Diotenez, "2026-2027 denboraldia prestatzen" ari dira "ilusioz beterik. Denboraldi berezia izango da. Soraluze F.T.-aren 50. urteurrena ospatuko dugulako".