Liburutegia kalera atera dute goizean Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 25a

Gaur, eguena, udal liburutegia ohi baino gertuago egon da herritarrengandik, Kontzejupera atera baitituzte liburu eta ipuin mordoxka, Liburutegia Kalera ekimenaren baitan. Uxue Agirre Udal liburuzainak esan duenez, iaz moduan, aurten ere jende nahikotxo gerturatu da Kontzejupera. Datorren asteko eguenean berriro ere kalean izango da Udal Liburutegia.