Deba ibaia ostera ere bainutoki Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 25a

Gaztetxoak ibaian bainua hartzen.

Debarroan industria garatu zen arte, Soraluzen ohikoa zen ibaian bainatzea. Igerian ibili, salto egin, tapakoak egin, murgil egin… berba bereziak eta guzti zituzten orduko soraluzetarrek ibaiarekin zituzten jolasak deskribatzeko. Horretarako lekurik preziatuenetako bat Olea zen, Olako-osiña, saltoak egiteko, bereziki.  Bada, memorian zuri-beltzean gordetako irudi haiek erabat koloreztatu eta eguneratu dira egunotan ibaian jolasleku-bainutokia aurkitu duten umeen eskutik.