Hasi dira danbor doinuak Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 26a

Atzo, eguena, aurtengo danborradaren lehen entsegua egin zuten danbor eta barril jotzaileek. Beteranoak zein partaide berriak elkartu ziren frontoian eta di-da musika ipini eta hasi ziren barrilak astintzen zuzendarien aginduetara. Datorren martitzenean dute hurrengo hitzordua.