Bukatu da aurtengo Soraluzeko Futbito Txapelketako lehen fasea. Salabardo taldea geratu da lehen postuan A taldean, 13 punturekin, eta Jubiletak izan da B taldean onena, 18 punturekin. Hori horrela, biak zuzenean pasatuko dira kanporaketa fasera.
Gainontzeko ekipoei dagokienez, elkarren kontra jokatu beharko dute jaiak bitarteko asteburuetan, eta partiduak hil edo bizikoak izango dira, galtzen duen taldea txapelketatik kanpo geratuko baita.
Asteburu honetan hiru egunez jokatuko dituzte partiduak, eta datorren asteburuan, berriz, atseden izango dute.
Honakoak dira sailkapena eta hitzorduak:

