Inoizko Gazte Udalekurik jendetsuenak hasiko dira bihar Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 29a

Bihar, martitzena, Gazte Udalekuak hasiko dituzte Soraluzen, jendetsu hasi ere, 12-16 urte bitarteko 62 gaztek eman baitute parte hartzeko izena. Orain arteko Gazte Udalekurik jendetsuenak izango dira. Kukumixoren eskutik, lau hezitzaile ibiliko dira gazteekin egunotan.

Orain arteko Gazte Udalekurik jendetsuenak izango dira bihar hasiko direnak. Hiru egunez, 62 gaztek San Andres auzoko aterpetxean pasatuko dituzte gauak, eta, han eta inguruetan egingo dituzte jarduera ugari, jolasak, mendi irteerak, gau beldurgarriak… Eta horien guztien osagarri, herritik kanpora irteerak ere egingo dituzte egunotan.

Kukumixo Aisialdi Elkarteak antolatu ditu udalekuak eta bertako lau hezitzaile ibiliko dira gazteekin hiru egunotan.