Bede Ben DJak ohikoak dituen tekno industrial ilun eta erritmo bizidunez dantzan jarriko ditu Euskal Herritik zein urrunagotik bertaratuko diren zaleak. Bendiak nafarrak, berriz, teknoa eta elektroa fusionatuko ditu bereak diren erritmo hipnotikoekin.
Bi musikari entzutetsuekin batera, jaialdia osatuko dute D4N, GLLS, MITKO, Orlando, RVDA eta Ravincha DJek; azken biak, soraluzetarrak. Antolatzaileek jendea animatu nahi dute, "kartela potentea" dela iritzita.
Bestalde, zapaturako, "herritarrendako" tekno-gaua antolatu dute, 00:00etan hasita; hango kartela, baina, "sekretua" da, antolatzaileen esanetan.
RCTM Kolektibo soraluzetarra
Antolatzaileei dagokienez, Soraluzeko RCTM Kolektiboak antolatu du jaietako tekno eskaintza. Bigarren urtez hartu dute gazteek lan hori: "Bestela, galdu egingo zen". Soraluzeko lau DJk eta beste hiru lagunek osatzen dute RCTM Kolektiboa. Besteak beste, kolektiboko Apyretal DJ soraluzetarrak joko du zapatuko jaialdian.