Soraluzeko umeek zein begiraleek mundial pasatu dute Kukumixoren udalekuen azken egunean

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 17a

Amaiera borobila eman diete Kukumixoren udalekuei gaur, barikua. Ekitaldiz betetako eguna izan dute, dagoeneko mitiko diren Jolas Zikinak eta Ur Jolasak tarteko. Aurten, gainera, txirrista bikoitzarekin eta flotagailu erraldoi eta guzti. Ederto pasa dute umeek, eta haien pare edo gehiago gozatu dute begiraleek. Txaloka eta kantuan agurtu dute aurtengoa.