Soraluze-Elgeta-Elorrio-Arrasate… ingurutik osteratxoa egin ondoren, Soraluzera itzuli eta eguerdian, Plaza Zaharrean aparkatu zituzten motorrak 60tik gora motozalek. Herritar mordoa ibili zen haiek ikusten, denetarikoak baitziren aukeran.
Latuna Bando txarangak girotuta, opari-zozketa eta guzti, kalerik kale ibili ziren bazkalordura arte. Gero, Zubi Nagusian bazkaldu zuten I Love Paellako sukaldariak bertan prestatutako paella gozoa. Ordurako ya 80tik gora lagun ziren, eta, bingoarekin borobildu zuten otordua.
Moto Topaketaren ginga arratsaldeko trial ikuskizunak jarri zuen. Lleidatik bertaratutako TrialShows enpresako Marcel Justribo eta Jordi Pascuet pilotuek erabat bereganatu zituzten zubia bete zuten ikusleak.
Maila eta modalitate askotan txapeldun izandako bi pilotuek akrobazia ikusgarriak egin zituzten zubira eraman zuten kamioiaren arrapaletan gora eta behera, saltoka, errubera bakarrarekin… ikusle batzuk ere protagonista bihurtu zituzten showan eta, oro har, ikusgarria ez ezik oso ikuskizun atsegina eskaini zuten.