Atzo, oso parekatuta hasi zen Araneko frontoian jokatutako emakumeen arteko pilota partida. Tantotan, launa egitera iritsi ziren, eta aurrean zein atzean, bietan polit jokatzen ibili ziren pilotariak.
Apurka-apurka, baina, bisitariak tantoak batzen hasi ziren eta 4 eta 14ko aldea eskuratu zuten. Alde nabarmena izan arren, soraluzetarren jokoa ez zen izan batere kaskarra, baina finago ibili ziren bisitariak, eta, azkenean, aldeko beste lau tanto batu ahal izan zituzten arren, 8-22 eginda galdu zuten partida Soraluze Pilota Elkartekoek.