Odol emate makala Soraluzen, baina emaile berriekin

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 20a

Oihana Uribe eta Ezozi Akizu odola ematen, barikuan. Argazkiak: Bixente Olaizola.

Barikuan, odol ateratzeak egin zituzten Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Uztaila makal samarra izan ohi da zentzu horretan, eta, halakoxea izan zen barikuko hitzordua ere. Guztira, 23 lagun bertaratu ziren, hori bai, bi emaile berriak izan ziren eta horrekin pozik dira odol emaileen elkartekoak: Oihana Uribe Bayona eta Ezozi Akizu Garcia (argazkian).