Atzo, domeka, kalerik kale ibili zen Soraluzeko Batukada Feminista. Iaz ikasitakoari aurtengoa gehitu, eta bi urteotako eskarmentua gogotsu eta indartsu haizatu zuten Nerea Mendiaren gidaritzapean. Hainbat lagun izan zituzten jarraitzaile eta euren erritmora ibili ziren zein baino zein dantzariago.