Domekako bazkariaren menua honakoa da: entsaladilla, almondrongilak, pantxineta, kafea eta kopa.
Ekimenaren antolatzaileek azpimarratu nahi dute garaia dela "blokeo egoerak gainditu eta elkarbizitza erreal baterako bidea eraikitzeko".
Honako mezu hau helarazi dute: "Urte luzez sufrimenduzko espetxe politika pairatu dute presoek, egoera latza eta gogorrak baita iheslari eta deportatuek ere. Euskal gizarteak lanean jarraitzen du hori guztiori amai dadin, eta guk hemendik hori aldarrikatzen dugu. Presorik, iheslaririk eta deportaturik gabeko agertoki bat lortzea ezinbestekotzat jotzen dugu euren eskubideen eta aldarrien alde lanean gabiltzanok. Blokeo egoerak gainditu eta elkarbizitza erreal baterako bidea eraikitzeko garaia da. Guk argi dugu: helmuga, denak etxera!".