Soraluzeko Arrozak ekimenak herriko amazigh-ak, arabiarrak, pakistandarrak, kolonbiarrak eta euskaldunak batu zituen gastronomia eta euskara ardatz hartuta, herriko kultur komunitate ezberdinak elkarrekin harremantzeko helburuz.
Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak eta Soraluzeko Udalak elkarrekin antolatu zuten ekimena eta beste behin "ekimen arrakastatsua eta gozagarria" izan zela adierazi zuten.