Eguerdian txupinazoa jaurti dutenetik, geratu barik dabiltza Soraluzeko gazteak gaur eurena den Gazte Egunean. Karro-poteoa, bazkaria, zapi-jolasa, aulkiena… denetarik egin dute eta oraindik ere egingo dute eguna bukatu baino lehen. Laster dute elektro-txaranga kalejira Patxangoirekin, eta gauean, 23:00etan Polo Opuestoren kontzertua eta DJ Aiaikateren saioa.