Atzo gauean, Galtzagorrixen txosnagunea lagunez eta jarraitzailez beteta zutela igo zen eszenatokira Polo Opuesto hirukotea dena emateko gertu. Kantu berriak zein mitikoak kantatu zituzten, gonbidatuak izan zituzten taula gainean eta su-artifizialak eta bengalak inguruan. Artistek izerditan blai bukatu zuten eta ahots barik, berriz, kontzertuan lagun izan zituzten zaleak.