Mantalak jantzi, suak piztu eta 11:00etan hasi dute Gazteen Tortilla Lehiaketa Plaza Barrixan. LH mailako partaideen kasuan, sukalde lan zailenetarako gurasoen laguntasun justukoa jasotzeko aukera izan dute; gaztetxoek, berriz, euren kabuz egin dituzte patata tortillak.
Emaitza
Eguerdi ingururako bukatu dituzte eta epaimahaiak ikusi eta proba ditzan, mahaietan atondu dituzte 14 tortillak. Epaimahaikideek - Enekoitz Igartua, Ignacio Pintado, Iñaki Iñarra eta Ubane Madera-, berriz, zaporea, itxura eta testura puntuatu eta ondorego batuketek eman dituzte aurtengo txapeldunak, desenpate eta guzti.
Kontuak kontu, emaitza honakoa izan da:
- A mailan:
- 1- Irati Ariznabarreta Jauregi, Sara Muñoz Iñurrieta eta Ainara Gonzalez Armengol.
- 2- Aratz Azkorbebeitia, Joar Alustiza eta Amets Uzin.
- 3- Libe Elortza, Iara Blanco eta Naia Bollar.
- B mailan:
- 1- Aitz Arluziaga, Zuhaitz Larrañaga eta Zunbeltz Salaberria.
- 2- Markel Lizarralde Arruabarrena, Asier Osa Ruiz eta Laida Sanchez Martinez.
- 3- Inar Arroyo Madera, Eneko Gonzalez Armengol eta Oinatz Beretxinaga Heriz.
- Sariak berberak izan dira maila bietan:
- Lehen taldeari, 60 euro
- Bigarrenari, 45 euro
- Hirugarrenari, 30 euro