Mesedeetako egoitzakoek ere jaurti dute jaietako txupin propioa. Gaur goiz-eguerdian egin dute hori, Ignacio Pintado eta Josetxo egoiliarren diskurtso eta guzti. Konfetiekin eta txistulariekin koloreztatu dute hasiera. Arratsaldean, berriz, Galtzagorri txarangaren bisitak eraman die jai-giroa.