Santiago eta Santa Ana jaiak 2026 - Soraluze

Ingurukoak ere kantuan jarri dituzte Plaentxia Kantuan taldeko kantariek

Ubane Madera Zangitu

Kanoikada egunean, inork baino lehenago hasi dituzte jaiak herriko kantariek, Plaentxia Kantuan taldeko kideek. Kanturako berezko gogoa zutela irten dira kalejiran nagusiak, eta, bidean topatu dituzte jai-gogoz ere baziren gazteak. Elkarrekin abestu dituzte herriko kantu esanguratsuak Santa Ana kalean.