Plaza Zaharra eta Kalebarren animatzailez beteta zituztela egin dute korrika etxeko txikienek jaietako umeen krosean. Helduen txaloekin bizituta, arinago gainditu dute ibilbidea, eta, pozik sartu dira helmugan.
Gaztetxoagoek, berriz, ibilbide luzexeagoa izan dute gainditzeko; horrek eraginda, bizkor-bizkor hasi eta azkeneko metroetan motelxeago bukatu badute ere, indartsu ailegatu dira haiek ere.
Amaitzean, taula gainera igo, banan-banan izendatu eta guztiei domina bana eta lehen helmugaratu direnei garaikurra eman diete opari.
Honakoak izan dira lehenak:
- 2022-2023-2024
- 1- Urko Lazpita Ormaetxea
- 2- Izaro Iraeta Corscostegui
- 3- Malen Fernandez Cordon
- 2020-2021:
- 1- Julen Azula Motrel
- 2- Lea Oregi Jacas
- 3- Aina Oregi Jacas
- 2018-2019:
- 1- Oihan Gallastegi Nogales
- 2- Markel Atxotegi Arruabarrena
- 3- Luciano Garcia
- 2016-2017
- Neskak:
- 1- Laia Alustiza Rodriguez
- 2- Alaitz Soria Tello
- 3- Aiora Sudupe Agirre
- Mutilak:
- 1- Ibai Larrañaga Lizarralde
- 2- Unai Andres Martin
- 3- Markel Quintana Fernandez
- 2014-2015:
- Neskak:
- 1- Malen Castillo Elizburu
- 2- Paule Oñederra Ostolaza
- 3- Arai Alustiza De Castro
- Mutilak:
- 1- Liher Alustiza Rodriguez
- 2- Aimar Axpe Jauregi
- 3- Manex Azkorbebeitia Unamuno
- 2010-2013
- 1- Unax Fulgencio
- 2- Aitzol Quilez
- 3- Joar Alustiza