Soraluzeko erraldoien aurkezpenaren ondoren, kalejiran ibili dira sortze prozesuan lagun izan dituzten Arrasateko konpartsako kideak eta erraldoiak. Plazan, Santa Anan, Etxaburuetan eta zubian geldialdiak egin eta banaka zein elkarrekin dantzatu dute.