Gazte jende asko animatu da aurten jaietako herri bazkarira eta igarri zen hori atzo frontoian. Kuadrilaka bertaratu ziren bazkaltiar gehienak, familiaka joan ziren beste hainbat eta kanpoan bizi diren herritarrak ere izan ziren bisitari. Guztira, 340 bat lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan, jai-giroan guztiak ere. Bazkalostean bingoan egin zuten labur-labur eta amaitzeko, Pancho Balbuenaren gitarra izan zen protagonista.