Santiago eta Santa Ana jaiak 2026 - Soraluze

Mus, tute, toka eta igel txapeldunak

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 26a

Atzo, arratsalde-iluntean, karta-joko txapelketak zein abileziakoak jokatu zituzten. Elizpera lekualdatu zituzen balizko euriarengandik babesteko, eta, hantxe izan ziren serio-serio eta kontzentratuta jokalariak. Musean, bergararrak izan ziren txapeldun; tuten, berriz, Raul eta Kiko. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Atzo arratsaldean, karta-joko txapelketak egin zituzten 17:00etan hasita. Elizpearen beheko partean lerrokatuta jarri zituzten jokalariendako mahaiak eta 19:30ak alderako bukatu zituzten lehenak. (Argazkiak eta informazioa: Soraluzeko Udala). 

  • Hona hemen museko sailkapena:
  • 1- Jokin eta Mikel Aranzabal (Bergarakoak).
  • 2- Trejo eta Rodas.
  • 3- Patxi eta Karpin.
  • Hona hemen tuteko sailkapena:
  • 1- Raul eta Kiko.
  • 2- Coro eta Santi.
  • 3- Raquel eta Olaia.