Azken momentura arte zeruari kezkaz begira egon arren, betiko ibilbideari eustea erabaki zuten danborradaren antolatzaileek eta baita asmatu ere. Txurrukenetik abiatuta, luze eta zabal hartu zituzten kale guztiak 200 lagun baino gehiagok. Zubi Nagusian hasi ziren ikusleak metatzen eta Plaza Zaharra gainezka zela egin zuten bertako geldialdia. Ondoren, Gabolatseko zubia lehen aldiz gurutzatuko zutela-eta, oroitzapenerako argazkiak atera ziren bertan. SAPAko atsedenaren ondoren, Zubi Nagusirantz segi eta hura ere gainezka zela jarri zioten ginga aurtengo danborradari. (DATOZEN ORDUOTAN BIDEOA)