Santiago eta Santa Ana jaiak 2026 - Soraluze

(Eguneratua) Zezenak pertsona bat zauritu du goizean Soraluzen

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko uztailaren 26a

Zezenak emakumezkoa harrapatu aurreko instantea.

Gaur goizean, zezenak emakumezko gazte bat harrapatu du Soraluzen eta zaurituta eroan dute ospitalera. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gaztea asturiarra da eta jaietara etorrita zegoen Soraluzera.

Goizeko azken zezenak harrapatu du neska gaztea Plaza Zaharrean, bete-betean harrapatu ere. Neska arbolapean zegoen, ez du zezena ateratzen ikusi eta konturatu denerako gainean zuen. Ez dio alde egiteko astirik eman. Zezena abiadura handian etorri da eta indar handiz kolpatu du neska eta metro batzuk aurrera jaurti. Erortzean, neskak golpe gogorra hartu buruan zuhaitzaren kontra eta konortea galduta gelditu da lurrean. Handik anbulantziara eroan dute eta han berreskuratu du kordea. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, neska asturiarra da eta ospitalera eroan dute.

Barrenak jakin duenez, emakumezkoa Mendaroko ospitalean dago, mikrohaustura bat izan du eta arriskuz kanpo dago.