Herritarren txalo artean, aurten ere erabateko arrakasta izan du danborradak

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 26a

Jendetsu luzitzeaz aparte, indartsu eta eder entzun zen danborrada atzo. Serio jarri, kontzentratu eta zuzendarien eta musikarien erritmora txukun baino txukunago interpretatu zituzten Artillero, Sekulan ere, Zezenak… danborradako piezak. Zaldunak harro joan ziren zaldi gainean, sarea eskutan harekin dantzan ibili ziren arrantzale-saredunak, abade barik baina dotore desfilatu zuten alkate andreak eta gizonak, sukaldariak amaiera aldera kokatu ziren, erdian musikari eta jole guztiak zituztela, eta guztien puntan, artilleroak eta kanoinistak, burrunbaka. Herritarren txaloak entzunda, aurten ere erabateko arrakasta izan du danborradak.