Atzo goizean, Santa Ana egunez, Arno ganadutegiko zezenak askatu zituzten Soraluzen. Errekortari asko hurreratu ziren eta momentuan atera ziren beste zenbait herritarrekin batera, errekorte eta eskapada ikusgarriak egin zituzten. Momentu larriak ere izan ziren azkenengo zezenak gazte bat harrapatu zuenean baina zorionez, bizkor artatu zuten eta senideek jakinarazi dute arriskutik kanpo dagoela.