Segidan irakurgai Galtzagorrixak Jai Herrikoien Aldeko Gazte Mugimenduak helarazitako balorazioa:
“Aurten be batu gara Gila zubixan bueltan Galtzagorrixok eta lagunak. Inguruko herrixetako jendia be bertan egon da nahiz eta egun batzuetan espero genduana baino jende gutxiago egon dan, baina betiko moduan, oso gustora ibili gara elkarrekin. Argi daguana da zubira gerturatu ezkero ez dozula jakingo etxera noiz edo zelan bueltatuko zaran, baina helduko zara🦄
Bigarren eguna eta gero pixka bat apuratu ginan txosnan genero gutxi zegoelako… baina aurrera etaratzia lortu genduan.
Datorren urtera begira espero dogu beste jai politt batzuk ospatzeko aukeria izatia, baina gogoratu hori danon artian lortzen dan zeozer dala, beraz, Galtzagorri izatera animatzen dogu gazte zein zahar!”