Auzotarrek, kanpoan bizi diren iruretarrek zein bisitan joan diren kaletarrek elkarrekin ospatu dituzte Irureko jaiak, gaur, domeka. Auzoko semea den Pedro Laskurain Mantxok esan du liturgia, San Esteban ermitan eta ondoren hamaiketako ederra egin dute elkarrekin Irure Handikoa bserriaren etxe osteko arbolape eta belardian, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuta. Argazkiak eta bideoa: Lourdes Lizarralde eta Cristina Lascurain.