Plaza Zaharrean ibaira begira ipiniko dituzten harmaila berriak hormigoizkoak izango dira. Harmailendako zimentazioa bukatu ondoren fabrikatu dituzte, lekura bertara egokitutako neurrien arabera. Beraz, harmailak osorik ekarri eta garabi batekin ipiniko dituzte.
Harmailak ipini ondoren, Plaza Zaharreko lanek oporretako etena izango dute eta irailean hasiko dira berriro ere.
Udalak emandako, xehetasunen arabera, harmailen azpian egurrezko oholtza bat egongo da, ibaiaren ondoan.
Horrekin batera, Batzokiaren aldamenean egurrezko beste eremu bat egokituko dute, plazaren kota berean, harmailak jaitsi ezin dituenak miradore moduko bat izan dezan. Bestela esanda, eta planoaren arabera, harmailak egurrez inguratuta izango dira, aurretik, ibai aldetik zein Batzokiaren aldetik.
Aurreikuspena da obra osoa urrian bukatzea.