Harmailak ipini ondoren, Plaza Zaharreko lanek oporretako etena izango dute eta irailean hasiko dira berriro ere.
Udalak jakinarazi duenez, harmailen barrenean egurrezko oholtza ipiniko dute, ibai ertzaren ondoan.
Horrekin batera, Batzokiaren aldamenean egurrezko beste eremu bat egokituko dute, plazaren kota berean, harmailak jaitsi ezin dituenak miradore moduko bat izan dezan. Bestela esanda, harmailek egurrezko plataformak izango dituzte aurrean eta albo batean, Batzokiaren aldean.
Aurreikuspena da obra osoa urrian bukatzea.