Gaur, domeka, 11:00etan hasi dira tortillak prestatzen lehiaketan parte hartu duten 12 bikoteek. Patata tortilla soila prestatu dute lehenengo, eta segidan, berezia.
Azken hori, bakoitzak bere erara egin du eta denetarikoak izan dira, odolostearekin egindakoak, kalabazinarekin, txanpiekin eta hirugiharrarekin… eta izan da ere croissanta zuen patata tortilla.
Epaimahaikide izan dira Ramon Agirre, Egoitz Bernedo eta Crecenciano Hernandez Chano. Kontatu dutenez, patata tortillen kasuan guztiak zeuden gozoak. Tortilla berezietan, berriz, norbere gustuak pisu handiagoa hartu du, eta, oso-oso gozoak bai, bana gozoegiak eta minegiak ere izan direla kontatu dute.
Kontuak kontu, lehia estua izan da gaurko lehiaketan. Horren seinale, emandako puntuak batu ondoren, hainbat berdinketa izan dira. Berdinketa-haustea erabakitzeko, zaporea puntuatu dute berriro, eta, azkenean honakoak izan dira irabazleak:
Patata tortillen kasuan hiru saridun izaten dira.
- 1- Roberto eta Maria de la Rosa aita-alabak.
- 2- Piedad Gallastegi eta Carlos Repullo.
- 3- Paqui Mangano eta Cristina Morales ama-alabak.
Tortilla berezien kasuan, irabazle bakarra egoten da.
- Iñaki Iñarrak eta Abel Olaizolak egindako odolostearen patata-tortilla.
Aurretik ere saridun
Patata tortillen saridunen kasuan, guztiak ere lehenago irabazle izandakoak dira. De la Rosak, alabarekin, emaztearekin zein bestela, sei bider irabazi du saria. Piedad Gallastegiren kasuan, berriz, bera da sarrien irabazi duena, 15 bat bider irabazi baitu, gehien, Santi Gonzalez zena bikote zuela. Eta Paqui Manganok, adibidez, iaz, lehen saria irabazi zuen.
Tortilla berezien kasuan, berriz, lehen aldiz eskuratu du saria Iñaki Iñarrak eta Abel Olaizolak bikoteak.
Osterantzean, partaidetzari dagokienez, 12 bikote izan dira lehiakide –behean zerrenda osoa-. Gehienak ziren partaide beteranoak, baina izan da lehen aldiz parte hartu duenik ere.
Aktore ezagunak ere bisitari
Bestalde, soraluzetarrekin batera, kanpotik etorritako bisitariak ere izan dira gaur sukaldari. Adibidez, Madrildik tortilla lehiaketara propio etorri den Carlos Repullo, Piedad Gallastegirekin bikotea osatu duena, edo, Valladolidetik etorri den Ines Muro, Miguel Angel Callejarekin bikotea osatu duena.
Eta bisitari izan diren bi lagunek ere erakarri dute askoren arreta, Jon Olivares –Piedad Gallastegiren semea- eta Itziar Atienza aktore entzutetsuak ere izan baitira Plaza Zaharrean.
Lehiaketa bukatzean, ohi denez, tortilla pintxoak banatu dira doan, eta, ilara sortu da tiketa hartzerako orduan, eta, guztiek ere, gustura asko jan dituzte pintxoak.
Honakoak izan dira gaurko lehiaketan parte hartu duten bikoteak:
- Piedad Gallastegi Osoro eta Carlos Repullo Matamala
- Iraultza Diez Rascon eta Enaitz Diez Etxeberria
- Ines Laskurain Elizburu eta Lierni Elizburu Lizarralde
- Roberto de la Rosa Arraiza eta Maria de la Rosa
- Joar Alustiza de Castro eta Lorea de Castro Lete
- Ander Epelde Ezenarro eta Domingo Sanchez
- Francisca Mangano Ruiz eta Cristina Morales Mangano
- Ricardo Lopez Perez eta Roberto Retolaza Mangano
- Elene Etxaniz Orbea eta Ane Miren Orbea Basauri
- Aiuri Gisasola Larreategi eta Peru Gisasola Larreategi
- Miguel Angel Calleja eta Ines Muro
- Iñaki Iñarra eta Abel Olaizola