Gazte errekortariak goizeko zezenean, Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Elgoibartik, Azkoititik, Zumaiatik… etorritako zezen-zale gazte ugari erakarri ditu San Roke Txiki eguneko goizeko zezenak. Ianitz, Danel, Unanue, Andoni, Gorka… zein baino zein iaioago jardun dira zezenei errekorteak eginez. Esan dutenez, Soraluzekoa “plaza ederra” da zezenekin ibiltzeko eta askok urtero errepikatzen dute bisita.