

Bihar, irailak 8, Ama Birjinaren Jaiotza eguna da kristautasunaren arabera, bestela esanda, Jesukristoren amaren jaiotza eguna. Horrexegatik ospatzen dute, adibidez, Eibarren Arrateko Amaren eguna bihar bertan edo irailaren 9an, Arantzazuko Amarena. Bada, aurten, Soraluzen ere ospatuko da Andre Mariaren Jaiotza eguna. Zehazki, bihar, martitzena, 11:00etan, meza esango du Joseba Gonzalez parrokoak Ezoziko Amaren santutegian, eta noski, santutegiaren ateak zabalik izango dira meza entzun nahi duten guztientzat.
