Auzotarrak zein herritarrak Ezoziko meza ezohikoan

Ubane Madera Zangitu

Gaur, ezohiko meza eman dute Ezoziko ermitan, Ama Birjinaren Jaiotza egunaren oroimenez. Aspaldiko urteetan lehen aldia izan da meza esan dutena gaurko egunez Ezoziko santutegian; bertakoek ez zuten gogoan sekula esan denik ere. Auzotarrak zein herritarrak igo dira mezetara eta Joseba Gonzalez apaizak gidatu du, Markos Arizaga meza-laguntzaile izanik. Gonzalezek nabarmendu du Ezoziko ermitan dagoen Ama Birjinaren irudia, esanez “Andre Maria Ezoziko Ama zutik” dagoela, “Jesus besoetan duela, bizitza erakusten, eta, irribarrez, hori ere ezohikoa”, jakinarazi du. 

Mezetan, Joseba Gonzalez parrokoak amatasuna eta Ama Birjinaren izaera goraipatu ditu sermoietan. Amaitu, berriz, Ezoziko Ama kantarekin amaitu dute meza bertan izan diren eliztarrek. Mezaren ostean, berriz, elkar agurtzeko eta elkarren berri partekatzeko aprobetxatu dute tertulia momentua.

Gaurko egunez, Ama Birjinaren Jaiotza egunez Ezoziko santutegian meza esaten den lehen aldia izan da aspaldiko urteetan, edo akaso, lehenengo aldia izan liteke, ze auzotarrek ez zuten gogoan sekula esan denik ere. Horrez aparte, Ezoziko ermitan herritarrei zuzendutako meza esan den aspaldiko aldia ere izan da gaurkoa, meza ostean komentatu dutenez, azkeneko aldiz auzoko jaietan eman zuten meza, baina azken urteotan ezta jaietan ere.