Aurtengo ikasbidaian diharduen taldeak jakinarazi du oraindik ez direla azaldu uztailean egindako errifen zozketaren lehen eta bigarren saridunak, bakarrik azaldu dela hirugarren sariduna. Lehen eta bigarren zenbaki saridunak honakoak izan ziren: 1. saria, 1.549 (1. ordezkoa 3.873 eta 2. ordezkoa 3.641) eta 2. saria, 2.539 (1. ordezkoa 1.837 eta 2. ordezkoa 3.623). Saridunek irailaren 14ra arteko epea dute azaltzeko eta lehen zenbakiak azaldu ezean, bakoitzari dagokion erreserba zenbakiari emango zaio saria.