Dagoeneko 69 lagunek eman dute izena Marraskilo Tour mendi martxarako

Ubane Madera Zangitu

Marraskilo Tour, Soraluze inguruko mendietan egiten den mendi martxa, urriaren 3an izango da aurten. Joan den astean izen-ematea zabaldu eta gaurko (barikua) datuen arabera, 69 lagunek eman du dagoeneko izena. Aurten, berrikuntza moduan, plaza gehiago eskainiko dituzte online: 200, guztira. Izena emateko: kirolprobak.com.

Ohikoa den moduan, mendi martxak bi ibilbide izango ditu: luzea eta laburra. Ibilbide luzeak 35 kilometro izango ditu, eta 1.800 metroko desnibela. 06:00etan abiatuko da, Plaza Barritik. Ibilbide laburra aukeratzen dutenek, berriz, 20 kilometroko bidea izango dute, eta 1.000 metroko desnibela. Bigarren horiek 08:00etan abiatuko dira. 

Gaurko datuen arabera, dagoeneko 69 lagunek eman dute izena, gazteek, helduek zein beteranoek. Irailaren 23ra arteko epea dago izena emateko, edo plazak bukatu arte. Aurten, berrikuntza moduan, plaza gehiago eskainiko dituzte online: 200, guztira.

Gainera, probaren egunean bertan ere eman ahal izango den arren izena, aurrez online ematen dutenak bakarrik joan ahalko dira bazkarira, eta beren neurriko kamiseta izango dute bermatuta. Ibilbide laburraren izen-ematea 20 euro da, eta luzearena, berriz, 25 euro.