Gaurtik, neguko ordutegia du atzera ere Udal Liburutegiak, eta goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 16:30etik 19:30era izango da zabalik (barikuetan goizez).
Horrekin batera, 2026-2027 ikasturteko lehen hitzorduak ere egin ditu. Gaur zortzi, irailak 21, 19:00etan egingo dute Euskarazko Irakurle Klubaren lehen saioa. Hang Kang idazlearen Barazkijalea liburua izango dute aztergai. Oraindik ere posible da kluberako izena ematea eta herritarrak ari dira horretan.
Irailaren 26an, berriz, Munduko Ipuinen Eguna izango da, goizean hasi eta iluntzera arteko eskaintzarekin, tartean, Topic-en eskutik etorriko den txotxongilo tailer eta guzti.