Plaza zaharrean baloiaren beldurrez

Ainhoa Andonegi Alonso

Plaza publiko batean umeak egunero baloikadaka ibiltzea ez zait normala iruditzen. Tiro-zelai bihurtzen dute, batik bat, Kutxako erakusleihoa porteria moduan erabiliz, askotan narruzko baloiekin, gainera. Eta jakin arren plaza horretan baloiarekin jolastea debekatuta dagoela, horri buruzko kartela eta guzti dago jarrita-eta

Baina inork ez du kasurik egiten, ez umeen gurasoek, eta ezta erakundeek ere. Gainera, Soraluzen badago leku asko baloiarekin ibiltzeko. Hango atarian bizi garen asko, urtea joan eta urtea etorri, beldurrez pasatzen gara bertatik.
Joan den astean, ama (93 urte ditu) ez zuten jo txiripaz. Iaz, niri buruan kolpea eman zidaten baloiarekin.

Lehengo alkateari, oraingoari eta udaltzainei kexatu natzaie sarri, eta ezer ere ez. Bost urte daramatzat egoera salatzen. Zer egin behar dut, Udala salatu? Zeren zain daude, norbaiti baloiarekin jo eta egundoko aberia egiteko?

Roberto Retolaza