Bukatu dituzte asfalto-lanak eta zabalik da hegoaldeko sarbidea Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

18:30ak inguruan bukatu dituzte Txurrukeneko errepidea asfaltatzeko lanak, eta, bukatu eta berehala zabaldu dute Soraluzerako hegoaldeko sarrera. Gaurkoak ziren Txurruken auzoan egin beharreko lanik handienak, eta, horiek eginda, datorren astean seinaletika lanak eta errepidea margotzeko lanak egingo dituzte.