'Barrixo'-a beteta, Soraluzeko Dantza Eskolako dantzariek erakarrita

Ubane Madera Zangitu

Oso jendetsu hasi ziren Mesedeetako jaiak atzo, barikua. Soraluzeko Dantza Eskolako 40 dantzari ingururen ikuskizuna izan zen egitarauko lehena, eta, ingurua bete-bete egin zen ikuslez. Irene Vazquez Santos dantzari eibartarrak gidatuta, dantza garaikide eta modernoak dantzatu zituzten 6-12 urte bitarteko umeek, eta, txalo zaparradak jaso zituzten sari. (Bideoan, ikuskizunaren laburpena)