Europe, Ramones, AC/DC, Deep Purple… ohiko dituzten rock talde mitiko eta klasikoen kantuekin osatu zuen errepertorioa Konbo Itxaropena taldeak Errekalden eskaini zuen kontzertuan. Taldeari igarri zitzaion badaramatzatela hainbat urte talde modura eta badutela eskarmentua kontzertuak eskaintzen, lauzpabost urte, esan zutenez.
Atzoko kontzerturako, gainera, ikusmira berezia zegoen, sorpresarekin etorri baitziren, kolaborazio bereziekin.
Ibai Larrañaga baxu-jole gaztea izan zen lehenengo sorpresa. AC/DCren kantuan baxua jo zuen Konbo Itxaropenakoekin.
Musika eskolaren laguntzarekin
David Ortegaren proposamen batetik etorri zen atzoko kolaborazioa; Ortegak, kanturen baten abestu egin nahi zuela-eta, Soraluzeko Musika Eskolan ikaskide duen Ibai Larrañagari proposatu zion kantu batean -Highway to hell- berak jo zezala baxua bere ordez, eta hartara, Ortegak abestu egingo zuen kantu. Eta besteak baietz.
Hori posible egiteko, musika eskolako Domentx Uzin musikariak kanturen partitura egokitu egin zuen umeak jo zezan, eta Nagoreren Sanzen laguntzarekin, kontzerturako prest egotea lortu zuten. Atzo, emaitza polita taularatu zuten.
Bestalde, Roke Akizuren kolaborazioak ere asko jantzi zuen Konbo Itxaropena taldearen emanaldia. Rocka zainetan daramala erakutsi zuen taldearen abeslari lanak eginez.