Atzo, zapatua, goizean hasita, egun betea izan zuten Mesedeetako jaiek. Umeak nonahi, puzgarriek, 3X3 futbitoak, jolasek eta zezen mekanikoak erakarrita. Eta helduak berdin, haien kasuan, batik bat, herri bazkariak erakarrita. Azken horretan iaz baino jende gehiago izan zen, 125 bat lagun. Bertako, kaleko eta kanpoan bizi diren soraluzetarrak eta haien lagunak izan ziren bazkaltzen. Arratsaldean, berriz, besteak beste, Duo Amanecerrekin batera ibili ziren rantxerak kantatzen.