"Oso ondo" dabiltza Leon inguruan Soraluzeko jubilatuak

Ubane Madera Zangitu

Atzo ezkero, domeka, Leon aldean dabiltza Itxaropena Erretiratuen Elkartearekin txangoan joan diren 51 herrikideak. Denetarik egiten ari dira. Atzo, adibidez, Riañon izan ziren, hango Museo Etnografikoa ikusi eta urtegia bertatik bertara itsasontziz bisitatzen. Ikusten denez, ur oso gutxirekin topatu zuten urtegia. Gaur, berriz, Leon hiriburuan dabiltza, katedrala ikusten bisita gidatu bitartez, eta, beste eraikin batzuen historia ikasten. Bihar, berriz, Astorga bisitatu eta etxera bueltatuko dira. Kontatu dutenez, “oso ondo” dabiltza, “eguraldi beroarekin”, hori bai. Argazkiak: Lourdes Lizarralde.