Azkenaldiko saiorik jendetsuena izan zuen Euskarazko Irakurle Klubak atzo Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Euskarazko Irakurle Klubak indartsu hasi du 2026-2027 ikasturtea. Atzo, astelehena, egin zuen lehen saioa eta 18 lagunek parte hartu zuen. Azkenaldiko saiorik jendetsuena izan zen atzokoa, partaide beteranoei berriak gehituta, Ainhoa Aldazabal eibartarrak gidatuta. Hang Kang idazlearen Barazkijalea liburua izan zuten aztergai, eta, esandakoaren arabera, “oso mamitsua” izan zen saioa. Argazkiak: Uxue Agirre.

Atzo iluntzean, astelehena, Udal Liburutegiko haurren gune argitsua topagune zuela, 2026-2027 ikasturteko lehen saioa egin zuen Euskarazko Irakurle Klubak. 18 lagun elkartu ziren mahai borobilean, Ainhoa Aldazabal dinamizatzailea saioaren gidari zutela, azken bi urteotan moduan.

Ikasturtea estreinatzeko, Hego Koreako Hang Kang idazlearen Barazkijalea liburua izan zuten aztergai; “batzueri asko” gustatu zitzaien, “beste batzuei batere ere”, edozein kasutan, saioa “oso mamitsua” izan zela adierazi du Udal liburuzain eta klubeko partaide Uxue Agirrek.

Euskarazko Irakurle Klubak azaroaren 16an du hurrengo hitzordua. Blues Hotsak jaialdiaren testuinguruan, Frankenstein agurgarria liburua aztertuko dute, Ana Galarraga eta Pettik idatzitakoa. Hitzordu hori, Udal Liburutegian barik, Kalebarren 8an izango da.