Bertso afaria Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin Soraluzen

Egoitz Unamuno Loidi

Unai Iturriaga eta Igor Elortza. Argazkia: Anboto. 

Urriaren 16an, bertso afaria egingo dute Soraluzeko Lagun maitea elkartean, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak lagun hartuta. Afaritarako txartelak dagoeneko salgai daude Iratxo goxodendan. 

Aurten ere BertSorak mahai bueltako bertso saioa antolatu du udazkenean, bertsozaleen gozagarri. Aurtengoa bertso afaria izango da. Urriaren 16an, barikuan, egingo dute Lagun maitea elkartean. Bertan, ibilbide luzeko bi bertsolarik kantatuko dute: Unai Iturriagak eta Igor Elortzak. Iazko irailean 35 urte bete ziren bi durangarrak plazarik plaza hasi zirela eta aurten 36. urteurrenean, Soraluzen kantatuko dute elkarrekin, aspaldiko partez. 

Menua eta txartelak 

Menua zein izango den ere jakinarazi dute antolatzaileek: sarrerakoak, entsalada, haragi gisatua eta postrea. Gainera, hala nahi duenak haragirik gabeko menua ere eskatu ahalko du txartela erosterakoan. 

Txartelak dagoeneko salgai daude Iratxo goxodendan, 30 eurotan eta bertan izango dira urriaren 12ra arte.